2011/03/03

HAUR KONTSEILUA 2011-2-17

HAURREN KONTSEILUA 2011/2/17




Gai ordena:



1- Aurreko Ikas Kontseiluaren aktaren irakurketa.

2- Aurreko Ikas Kontseiluan agertutako hobekuntza proposamenei konponbidea eman.

3- Hobekuntza proposamenak.

4- Erregu eta galderak.



2011ko otsailaren 17an, goizeko 11:40etan bildu da. Bilera honetan honako hauek parte hartu dute: Unai Kaietek, Aingeruk, Olatzek, Markelek, Ortzik, Maiderrek, Aitziberrek, Amaiak eta Rubenek.



1. Aurreko Ikas Kontseiluaren aktaren irakurketa.



Irakurri eta onartu da.



2. Aurreko Ikas Kontseiluan agertutako hobekuntza proposamenei konponbidea eman.



JANTOKIA.



1. Entsalada.



· Proposatzen da letxuga jantokiko zaintzaileek banatzea. Aste bakoitzean mahai ezberdin batetik hasita, “zirkuitu” bat eginez.

· Lehenengo txandakoek etxean jan beharko dutela letxuga nahi izanez gero, izan ere, ezinezkoa baita beraiei zerbitzatzea, ordutegiek ez baitute laguntzen.

2. Tilapia-panga.



· Erabaki da bi arrai ezberdin direla. Panga ez dutela gehiago ekarriko Kepak horrela agindu baitzion enpresari.



3. Postrea.



· Eskatu izan dira postreak askotarikoak izatea, eta ez mugatu fruta eta jogurrera. Horrela haurrek honako postreak eskatu dituzte: izozkia, tarta, petisuis, natila, flana, gelatina, fruta, jogurra. Arroz-esnea aipatu zen baina erabaki zen bakoitzak bere etxean hartzea, izan ere, ez baitzaie guztiei gustatzen.



4. Kaneloiak, kroketak, patata-tortila...



· Janari mota ezberdina eskatu zuten: espageti, kaneloiak, zopa, arraia (baina hobea: berdela, antxoak), kroketak, tortila.

· Batek igel-hankak nahi zituen baina erabaki zen bere etxean jan ditzala gainerakoek ez dituztelako oso gustuko.

· ARDURADUNAK: Aitziber eta Amaiak Kepari abisatu behar diote.



PATIOA



1. Futbola-egutegia.



· Erabaki da egutegi bat egitea kanpoko futbito pista kudeatzeko. Baina ez da derrigorrezkoa izango egun bakoitzean egutegi horrek zehazten duen horretan jolastea, jolastu edo ez libre izango da. Lehentasuna izango du egutegiak markatzen duen jolasak.

· Euria egiten duenean haur guztiak frontoira joango dira, eta hondoan dagoen esparruan jolastuko dira futbolean. Gainerako frontoi guztia bestelako aktibitateak egiteko erabiliko dira.

· ARDURADUNAK: ORTZI ETA MAIDER.



2. Gaztelaniaz hitz egin.



· Jolastokian gaztelania hitz egiten dela eta haurrek zenbait proposamen zehaztu dituzte.

· Euskararen eguna ospatzea (aipatu da abenduaren 3a dela egun hori) eskola egun batean.

· Pankarta bat jarri (futbitoko sare berdean jarriko litzateke). Leloa pentsatu behar da. Batek dio Aizarotzen pankarta bat jarriko lukeela bertan gaztelaniaz aritzen baitira zenbait haur. Beste batek Basaburuko herri guztietan, hau da erabaki dena, alegia, Basaburuko herri bakoitzean pankarta bat jarri lelo berdinarekin.

· Kartelak egin euskararen erabilera aldarrikatzen.

· Publizitate kanpaina bat abian jarri.

· Txapa (arropan, motxiletan... jartzekoa) bat egin euskara bultzatzeko, aurrekoak ikusteko euskaldunak garela eta gurekin euskaraz egin dezakeela.

· ARDURADUNAK: GELA GUZTIAK. AMAIAK ESTHERREKIN HITZ EGIN BEHAR DU TXAPARENA ZEHAZTEKO.



3. Zaborrak.



· Batek proposatzen du pultsera bat pasatzea haurren artean, jolastokia bukatzean pultsera daramanak irakasleekin hitz egin beharko lukeela argitzeko zer zakarra bota duen tokitik kanpo... Beste batzuek diote ezetz, hori ez dela modua, aurretik zakarrak bota dituztenek ez dutela errietarik jasoko.

· Kanpaina bat habian jarri: kartelekin...

· Astean behin maila batek patioa garbitzea.



4. Hamaiketakoa.



· Hamaiketakoa gustatzen ez zaionari erdia jan dezala eta beste erdia etxera eraman dezala gurasoek ikus dezaten zenbat jan duen eta zenbat ez.

· Lagunekin trukatzearena ez da aprobatu, gurasoek hori jarri badute zerbaitegatik izango baita.

· Denetarik jaten ikasi behar dela.



5. Txikiek eskapo egiten dute eta hesiak eskalatu eta hautsi.



· Jolastokia zaintzen duten maisu-maistrek erne egon beharko dute, eta tutoreek beraien geletan esan beharko diete ezin dutela hesietan eskalatu hausten baitira.



6. Kulunpioak.



· Hodei, Jokin eta Aingeruren gurasoek kulunpio berriak egingo lituzketela esan da, eta Hodeiren izebak margotuko.

· Zenbait proposamen agertu dira: rokrodromoa, animaliak, tirolina, txabola, sokekin egindako piramidea...

· Erabaki da ideia gorde behar dugula mementoz, krisia pasatu arte, eta gero udaletxearekin eta Nafarroako Gobernuarekin hitz egin.



7. Hitz zatarrak.



· Ez dira esan behar.

· Erabaki da beste norbaiti entzunez gero esan behar zaiola bere burua kontrolatu behar duela.



8. Frontoiko giltza.



· Irakasleek hartuko dute eta beraiena izango da frontoia ireki eta ixtearen ardura.



9. Egurrak-txabolak.



· Jolastokian dauden egurrak errebisatu behar dira, eta ikusi zeintzuk ez diren arriskutsuak eta mantenduko ditugun eta zeintzuk baztertuko ditugun. Martxoaren 18an egingo jolas garaian.





IRAKASLEAK



1. Zorroztasuna.



· Ikasleak hobeto portatu behar dira eta irakasleek pazientzia gehiago izan beharko dute.



2. Ziurtagiria.



· Norbaitek etxetik gurasoen ziurtagiria ekartzen badu esanez gaixo edo mina duela, tutorearekin edo zuzendariarekin geratuko da.



3. Gomak.



· Gomak ez dira eskolara ekarri behar (eskumuturretan jartzen diren horiek). Ekarriz gero kutxa batean gordeko dira, eta eguna bukatzean etxera bueltatuko dira.



4. Konparazioak.



· Ez dira konparazio gehiago egingo nor den nor baino hobea.



5. Txiklea.



· Medikuak agindu dio irakasle bati txiklea erabili behar duela txistua sortzeko eta eztarriko minik ez izateko.



6. Etxeko lanak.



· Lehenengo etxeko lanak egin behar direla erabaki da, gero ordenadorea, wii... erabiliko dutela.



3. Hobekuntza proposamenak.



· Batzuk pisa egiten dute.

· Jantokian batzuk mantso bazkaltzen dutela.

· Liburutegia egun gehiagoetan irekitzea.

· Kanpoko iturria konpondu.

· Beheko komunean pestiloa jarri eta garbiketa zaindu.

· Kanpoko futbito zelaian porteria bat jarri.

· Kanasta eta farolak arriskutsu daude.

· Eskolaren logotipoa erabaki.

· Haur-kontseiluaren logotipoa erabaki.

· Frontoian hotz handia egiten du.

· Eskola osoak ikas-proiektu bat egitea.

· Jantokikoei errespetu eza, eta probokazioa haurren aldetik.

· Jantokian neurriak hartzeko moduak.

· Jantokian nor portatzen den gaizki erregistro batean bildu.

HERRI BAT ESKOLARENTZAT, ESKOLA BAT HERRIARENTZAT

Hemen duzue aurreko bi egunetan emandako aurkezpenak. Galdetegi guztiak jasotzean etxera bidaliko dizuet horietan jasotakoa.

A continuación tenéis las presentaciones que hemos hecho estos días. El balance de los cuestionarios os los haré llegar cuando reciba todos o casi todos.

Gaztelaniaz, castellano: http://prezi.com/tmpo3qgsl5ks/un-pueblo-para-la-escuela-una-escuela-para-el-pueblo/

Euskaraz: http://prezi.com/0qq3xh2dpof6/oihanzabal-eskola-aurkezpena-2010-2011/

Agur beroa.

Ruben.

HAUR KONTSEILUAREN AKTA 2011-2-3

Kaixo:
Hemen kontseiluaren aktak dituzue.



HAURRREN KONTSEILUA 2011/2/03

Gai ordena:



1. Ikas Kontseiluaren osaketa.

2. Ikas Kontseiluaren lan egiteko metodoa.

3. Talde ezberdinek eraman ditzaketen puntuen trataera.

4. Erregu eta galderak.



2011ko otsailaren 3an, goizeko 11:40etan bildu da. Bilera honetan honako hauek parte hartu dute: H.H. 5 urtetik Aingeru Murugarren Illundain eta Unai Kaiet Elizalde Estebez. Lehenengo ziklotik: Olatz Markina Perez eta Amaia Auza Urritza. Bigarren ziklotik: Ortzi Murugarren Illundain eta Maider Auza Urritza. Hirugarren ziklotik: Amaia Rekondo Azpilikueta eta Aitziber Aizpurua Torres. Zuzendaria: Ruben Ruiz Perez.



1.- Ikas Kontseiluaren osaketa.



Ikas Kontseilua osatu zen, honako partaideekin: H.H 5 urtetik Aingeru Murugarren Illundain eta Unai Kaiet Elizalde Estebez. Lehenengo ziklotik: Olatz Markina Perez eta Markel Yurramendi Gil –honen ordezkoa Amaia Auza Urritza izan zen–. Bigarren ziklotik: Ortzi Murugarren Illundain eta Maider Auza Urritza. Hirugarren ziklotik: Amaia Rekondo Azpilikueta eta Aitziber Aizpurua Torres. Zuzendaria: Ruben Ruiz Perez.



2. Ikas Kontseiluaren lan egiteko metodoa.



Hamabostean behin bilduko da eta gai ordenean agertzen diren puntuak landuko ditu. Gai ordena osatzeko ordezkariek lagunen kezkak eta proposamenak jasoko dituzte, zuzendariak klaustroarenak.



Ikasleen Kontseiluan gaiak landu ondoren geletara eramango dituzte eztabaidatzeko eta konponbide baten bila arituko dira. Hurrengo Ikasle Kontseiluan plazaratuko dira aukera ezberdinak eta saiatuko da kezka edo arazo hori konpontzen.



3. Talde ezberdinek eraman ditzaketen puntuen trataera.



Jantokia:


· Irakasleei ematen dieten letxuga sobratzen denean, bigarren txandarako

iristen da. Baina pertsona batzuek letxuga gehiegi hartzen dute eta ez da bestentzat iristen. Lehenengo txandakoek ere letxuga eskatzen dute. Baina letxuga jateak ez du esan nahi geroko platerak ez direnik jan behar, ondorengoak ere jan behar dira.

· Jende asko haserre dago. Jantokiko janaria txarra dela eta aldatu nahi dute, tilapia panga dela esaten dute.

· Egunero jantokiko postrea yogurra edo fruta dela beti.

· Gutxietan kaneloiak, kroketak eta zopa ekartzen dute. Eta hau gehienek ongi jaten dugu.

Patioa:


· Jolas orduan futbolean jolasten direnean iskanbila asko egoten dira. Egutegi bat beharrezkoa dela esaten dute, zer jolas egiteko egun bakoitzean.

· Patioan asko hitz egiten da gaztelaniaz .

· Zaborrak batzuek lurrera botatzen dituzte. Horretarako zakarrontziak daude. Fruta berriz konposterara bota behar da.

· Pertsona batzuei ez zaie gustatzen batzutan ekartzen duten gosaria eta jan beharrean zakarrontzira botatzen dute edo lagunekin trukatzen dute.

· Txikiek eskolatik kanpo ihes egiten dute, eta hesia eskalatzen dutenez hesia hausten ari da.

· Patioko jolas-parkeko kulunpioak, zalditxoak… txikientzat direla, handientzat ez dagoela ezer dibertigarririk.

· Pertsona batzuek hitz zatarrak haur txikien haurrean esaten dituztela.

· Porikiroldegiko giltza nork hartu behar duen ez dago garbi, eta batzuetan batzuk esperoan egoten dira.

· Jolastokian dauden egurrekin txabolak egiteko ez dago nahikoa egur, eta iskanbilak daude.



Irakasleak:



· Irakasle bat oso zorrotza dela esaten dute, ariketak oso gogorrak direla,

ematen dituen gauzak DBH-en ematen dira.

· Gurasoek emandako gaixo edo mina dugun ziurtagiria erakutsita ere lanean jartzen gaitu irakasle batek.

· Modan dauden gomak irakasle batek ikusten baditu nahiz eta beraiekin jolasten ez egon kendu eta gordetzen ditu.

· Batzutan irakasle batek beste eskolako haurrekin konparatu gaitu; baina beste eskolakoak gu baino hobeak.

· Beste irakasle batek klasean txiklea mastekatzen du.

· Beste irakasle bat oso zorrotza da, errieta ezergatik botatzen du.



Gelako gauzak:



· Pertsona batzuek etxerako lanak ez dituzte egiten. Haur horiek kexatzen dira arratsaldea okupatua dutelako eta ezin dutela etxeko lanak egin, baina denbora badute wii, nintendon jolasteko.

2011/03/01

4. MendIrteera: Peña Unzue Mendira


Xabi, Ur, Garazi, Mikaela, Unai, Peru, Sole, Unai, Ibon, Udara, Kattalin, Manu, Lander, Ana, Mikel, Amina, Andoni, Izar, Maria, Angel, Maider, Ortzi, Aingeru, Aizeti, Ruben, Udane, Txetxu, Arantza, Ilargi, Peio, Eneko, Tere, Aritz, Mirentxu, Dagim.

Eskerrik asko etorzeagatik
Hurrengora arte.